Batean gertatzen den guztia bestean islatzen da. Ahotsaren bidez, gure uteroaren kontzientzia har dezakegu, erlaxatu, ahotsa eman eta pilatuta izan ditzakeen tentsioak eta memoriak askatu. Horrek aukera emango dizu zure baitan bizi den boterearekin konektatzeko, plazergarria, sortzailea eta boteretsua zarela jakiteko.
Tailer bat proposatzen dut, lotura horretaz jabetu ahal izateko eta eman diezagukeen guztia ezagutzeko. Batez ere ahotsetik eta gorputzaren kontzientziatik helduko diogu lanari, geure burua hobeto ezagutzeko eta gugan bizi den potentzial hori guztia aprobetxatzeko.





