Zer da Askatu zure ahotsa?
Ahotsaren bidez bidaia bat egitea proposatzen dizut leku atsegin eta maitakor batetik aztertzeko, baina baita jolasetik eta gozamenetik ere. Zure ahotsik benetakoenarekin konektatzeko, haren potentzial guztia deskubritzeko eta botere eraldatzailea esperimentatzeko ibilbide bat.
Gure ahotsak garen guztia zeharkatzen du. Osatzen gaituzten zatiei adierazpena ematen die, eta geure burua ezagutzeko aukera ematen digu, benetako leku zintzo eta sakon batetik.
Hilabete honetan:
Ahotsa presente
Gorputzean bizi, ahotsean bizi.
Ahotsaren soinua ahots-kordetan sortzen bada ere, oinarri sendoa behar du gorputzean. Ez da laringea edo eztarria bakarrik nola jotzen duen zehazten duena, gorputz osoak parte hartzen du eta harekin egiten du oihartzun. Entzuteak eta gorputz-kontzientziak ahotsa gorputz osoarekin sentitzearen esperientziara hurbilduko gaituzte modu sotilean.
Tailer honetan ahotsak hankekin eta pelbisarekin duen lotura aztertuko dugu, gure gorputzaren oinarria. Lotura horren bidez, adierazitakoan euskarri, egonkortasun, indar, konfiantza eta presentzia handiagoa aurkituko dugu.
Informazioa gehiago hemen.
..



