Maiatzaren 9, 16 eta 23an, ostiralak, 19:00etatik 21:00etara.
Lotura sakona dago zure ahotsaren eta uteroaren artean. Batean gertatzen den guztia bestean islatzen da. Ahotsaren bidez, gure uteroaren kontzientzia har dezakegu, erlaxatu, ahotsa eman eta pilatuta izan ditzakeen tentsioak eta memoriak askatu. Horrek aukera emango dizu zure baitan bizi den boterearekin konektatzeko, plazergarria, sortzailea eta boteretsua zarela jakiteko.
Lantegi bat proposatzen dut, lotura horretaz jabetu ahal izateko eta eman diezagukeen guztia ezagutzeko. Batez ere ahotsetik eta gorputzaren kontzientziatik helduko diogu lanari, geure burua hobeto ezagutzeko eta gugan bizi den potentzial hori guztia aprobetxatzeko. Proposamena hiru topaketatan banatuko da, lana integratzen eta prozesua astero partekatzen joan ahal izateko.
- Ahotsaren eta uteroaren arteko lotura gertutik ezagutuko dugu. Ahotsa nola
erabili ikasiko dugu, tentsioak erlaxatzeko eta gure uteroarekin konektatzeko. - Gorputz-kontzientzian sakonduko dugu eta gure uteroan metatutako memoriak
askatuko ditugu, gauza berrietarako, sormenerako eta gozamenerako tartea utziz. - Gure uteroan eta pelbisean bizi den boterea esperimentatuko dugu. Ahotsaren
bidez ematen diguten plazerrarekin eta bizitasunarekin konektatuko dugu.
Ahotsaren arloan aldez aurretik esperientzia duten edo ez duten pertsona guztiei zuzendua, ahotsa beste ikuspegi horretatik ezagutu eta gozatu nahi badute.