Uztailak 18an, Amezketan
Goiz bat zaldi artean zure ahotsarekin konektatzeko, jolasteko eta berraurkitzeko. Animalia eder hauen magiaz hurbil-hurbiletik gozatuko dugu. Errespetutik eta entzutetik sortzen den truke polita. Zure alderdi natural eta basatienari ahotsa emateko modu bat.



Gorputzaren kontzientzian zehar bidaia bat proposatzen dut, ahotsa modu osasungarrian askatzeko. Ahotsaren aukerak esperimentatuz, jolasaren eta inprobisazioaren bidez, bai taldean, bai bakarka.
Ahotsaren arloan aldez aurretik esperientzia duten edo ez duten pertsona guztiei zuzendua, ahotsa beste ikuspegi batetik ezagutu eta gozatu nahi badute.
KOKAPENA ETA NOLA IRITSI:
Inskripzioa egin ondoren emango da kokapena. Partekatutako autoak antolatuko ditugu ibilgailurik gabeko pertsonak etorri ahal izateko.
Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzaren bat baduzu, pozik erantzungo dizut.
ETA EURIAGATIK BERTAN BEHERA UZTEN BADA?
Data berri bat programatuko dugu, eta data berri horretara joaterik baduzu, erreserbaren zenbatekoa gordeko dizut. Bestela, ezin baduzu etorri data berrian, beste tailer baterako gordeko dizut edo erreserba itzuliko dizut.



